Azken egunotan albiste hau telebsitan entzuna izango zenuten: Bartzelonako "Club Vasconia"-n hamaika neskak jokatzen dute profesional moduan zesta-puntaka. Hauei, afizio moduan daukaten beste hainbeste gehitu behar zaie.
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
Mostrando entradas con la etiqueta emakumea. Mostrar todas las entradas
lunes, 2 de febrero de 2009
ZESTA-PUNTAKO EMAKUMEAK
Azken egunotan albiste hau telebsitan entzuna izango zenuten: Bartzelonako "Club Vasconia"-n hamaika neskak jokatzen dute profesional moduan zesta-puntaka. Hauei, afizio moduan daukaten beste hainbeste gehitu behar zaie.Ideia, Generalitat-ek plazaratu zuen, kirolean bai praktikan zein zuzendaritzan genero berdintasuna egon daiten. Hortik aurrera, talde mixtoak egiten hasi ziren kataluniako talde hartan eta gaur egunerarte, euren artean, bai mutil zein nesken aurka, partiduak jokatu eta konpetizioak egiten dituzte.
Harrigarria da, Katalunia moduko herrialde batean izatea eta ez hemen, Euskal Herrian, hemengo kirol tradizionala baita. Hala ere, iniziatiba han hartu delako plazaratu da albistea baina club-eko zuzendari den, Carlos Pedragosak, argi du Euskal Herrian ere hainbat eta hainbat emakume egongo direla kirol honetara jokatzen dutenak.
Hona hemen berdintasunerako beste pausu bat. Atsegina da gainera honelako neskekin aurkitzea, zer esanak aparte, haiei gustatzen zaien kirolarekin gozatzen baitute.
Etiquetas:
emakumea,
Katalunia,
kirola,
zesta-punta
viernes, 30 de enero de 2009
GIZON BATEN IKUSPEGITIK
Gaurkoan bigarren sarrera bat jartzea erabaki dut. Slideshare web orrian power point desberdinak begiratzen egon eta gero, emakumearen gaia jorratzen duen honako hau jartzea erabaki dut. Nire interesa sortu duena, batez ere gizon batek egina izatea da eta gainera irudi eta pare bat esaldirekin gaia oso ondo azaltzen duela. Espero dut zueri ere niri beste gustatzea.
Egilea, slideshare orrian JRCordeiroPPS moduan arpidetuta dagoen gizon bat da. Power point formatuan jaitsi nahi ezkero, honen goiko izenburuan klikatzeaz nahikoa da; musikarekin irudiak ikusteak pena merezi dau.
Etiquetas:
arraza,
emakumea,
gizarte hezkuntza,
indarra,
power point,
slideshare
lunes, 19 de enero de 2009
POEMA BAT...
Denbora da ez dudala blog honetan ezer idatzi, beste zeregin batzutan ibili bait naiz. Gaur ez dut inolako albisterik ezta iritzi pertsonalik emango. Labur-labur, Basilio Sánchez-en poema bat jarriko dizuet, espero gustokoa izatea.
LA MUJER QUE CAMINA -BASILIO SANCHEZ-La mujer que camina delante de su sombra.
Aquella a quien precede la luz como las aves
a las celebraciones del solsticio.
La que nada ha guardado para sí
salvo su juventud
y la piedra engarzada de las lágrimas.
Aquella que ha extendido su pelo sobre el árbol
que florece en otoño, la que es dócil
a las insinuaciones de sus hojas.
La mujer cuyas manos son las manos de un niño.
La que es visible ahora en el silencio,
la que ofrece sus ojos
al animal oscuro que mira mansamente.
La que ha estado conmigo en el principio,
la mujer que ha trazado
la forma de las cosas con el agua que oculta.
Etiquetas:
Basilio Sánchez,
berdintasuna,
emakumea,
poema
martes, 25 de noviembre de 2008
GOIZEKO GERTAKIZUNA...
Dakizuen moduan, gaur, Azaroak 25 dituenean, emakumeenganako tratu txarren aurkako egun internazionala dugu.Asko hitzegin da egun honetaz, estatistika piloa kaleratu dira eta hauetan agertutakoak harrituta uzten gaitu guztioi: ikertu izan diren 117 herrialdetatik, %59-ak ez ditu familiarteko biolentzia erregulatzen duen lege espezifikorik. Espainia mailan, biolentzia mota honen %67-a, emakumeak separatu edota dibortziatu nahi duenean agertzen da; gainera, haurdunaldian, %30-ek zaintzak jaso ordez irainak jasotzen dituzte.
Espainian bizi diren emakumeen %9.6-ak tratu txarrak jaso ditu azken urtean. Hauen artean, atzerritarren artean tratu txarrak gehiago ematen dira Espainiar emakumeen artean baino:
| Emakume atzerritarrenganako tratu txarrak | % 7 |
| Espainiar emakumeenganako tratu txarrak | % 3.5 |
45-64 urte bitarteko emakumeen artean ere gehiago ematen dira genero tratu xtarrak, hauen atzetik, 30-44 urte bitarteko emakumeak aurkitzen ditugu.
Komunitate autonomoka ikusita, denetan jaitsi da genero tratu txarren portzentaia Asturias, Baleareak, Errioxa, Aragoi eta Murtzian izan ezik.
Azkenik, emakume banatuen artean ere portzentai altuagoa aurkitzen dugu bikotekidearekin bizi direnen artean baino.
| Emakume bananduak | % 14.9 |
| Bikotekidearekin bizi diren emakumeak | % 11.1 |
Gustatuko litzaidake estatistika gehiago jartzea edota gaiaz hitzegiten jarraitzea, baina gaur nire etxe blokean gertatu denak kezkatuta eta duda serio batekin utzi nau. Gaur goizean etxeetara bidaltzen dituzten egun honetako kartelak jartzera jeitsi gara kolarrera eta 5 minutu geroago kalerako jeitsi naizenean berriro, kartel guztiak apurtuta eta lurretik botata zeuden.
Guzti honek zer pentsa eman dit denboraldi baterako eta ez niri bakarrik. Hala nola, espero dut ni bizi naizen kale eta etxe bloke berdinean bere bikotekidearen aurka indarkeria erabiltzen duen "gizonik" inor ez egotea eta kartelena ume bihurriren baten ekintza izatea; baina Gariren abestiak esaten duen moduan, zoritxarrez, "garaipenik ezta galtzekorik gabe, esperantzara kondenatuak" gaude. Zuek zer uste duzue?
Amaitzeko, emakumeari zuzenduriko poema bat erakutsi nahi dizuet.
TRATU TXARRAK SALATU!
Etiquetas:
berdintasuna,
emakumea,
salaketak,
sexu bazterketa,
tratu txarrak
sábado, 8 de noviembre de 2008
ARTEA eta BAZTERKETA
Gaurkoan, artearekin eta blog honetan jorratzen dugun gaiarekin zerikusia duen bideo bat erakutsi nahi dizuet. Guatemalako emakumeek, haien herrialdean jasaten duten baztertze soziala arintzeko asmotan eginiko marrazkien irudiak dira goian ikus ditzakezuenak.
Zoritxarrez, baztertze hau ez da Guatemalan bakarrik jasaten; nire moduan beste askok espero dugu egoera hau hainbat arinen aldatzea, horretarako jende askoren pentsaera aldatu behar bada ere. Bitartean, espero dut bideoaz eta irudiez gozatzea...
Suscribirse a:
Entradas (Atom)




