jueves, 4 de diciembre de 2008

PUBLIZITATEA eta JOSTAILUAK

Pasa den egunean, telebista ikusten nengoala etxean, publizitatean genero bereizketan duen indarraz konturatu nintzen.

Txikitatik jostailu bakoitzak rol bat asumitzera eramaten gaitu, aukera hartzeko askatasunik eman gabe. Mutilen jostailuak denak dira kotxeak, eraiki beharreko objetuak, biolentzia transmititzen duten panpinak (Action-Man), etab. Neskentzat aldiz, sukalde bat, plastilinagaz pastelak eta postreak egin daitezkeen pastel-denda bat, ilea ebaki diezaikoen panpin bat edota perfekzioa transmititzen duen panpina plurienpleatu bat (Barbie).

Mutilei txikitatik erakusten die gauzak eaikitzen, kotxeen eta futbolaren zale egiten; neskei aldiz, badirudi ama izateko prestatzen daudela eta guzti hori bai lehengo eta gaur egungo publizitatuen oso ondo erreflexatuta geratzen da (neskak panpinari biberoia ematean edota mutilak Spidermanen panpinarekin gaiztoa dena suntsitzen dutenean).

Orain arte, Nenuco edo antzerako panpinaren iragarkian baino ez ditut mutil bat eta neska bat ikusi panpinaren zereginak konpartitzen; ume batek azken finean, guraso bi baititu, gehienetan.