domingo, 1 de febrero de 2009

ZINEGOAK

Zinegoak, Gay, Lesbo eta Transexualen (GLT) gaiak ukitzen duten pelikulak aurkezteko filme festibala dugu. Aurton, egiten den 6. urtea da baina orain arteko garrantzitsuenetakoa, GLT tematika ukitzen duen euskarazko lehengo filma aurkeztu baita, Ander.

Filme hau, Roberto Castón-ek zuzenduta dago eta aldi berean, pelikularen egilea, Zinegoak festibalaren zuzendaria dugu ere. Baserritar baten istorioa da Ander, bere harridurarako, bere baserrian lanean hasten den Peruko etorkin batetaz maitemintzen da. Zeanurin grabatu izan da eta Berlinalerako hainbat saritarako hautagaitza lortu du.

Aurkeztu den beste film interesgarri bat, Otto; or, up with deade people, Bruce LaBruce-na. Ottoren istoria kontatzen digu, bapatean autopista baten agertzen den zombie homosexual bat. Ez daki zergatik baina ez da gai gizakiaren okela jateko eta horregatik, bizi ahal izateko, beste edozeren okelaz alimentazten da (batez ere, kalean aurkitzen dituen animalia hilenekaz). Bapatean, underground zine zuzendari lesbiana bat ezagutzen du, Medea. Hau, "Up with die people" izeneko manifestu porno-politiko bat grabatzen ari da; bertan, protagonista bizidunen aurka iraultzatzen da zombien ejerzito bat erreklutatuz. Medeak Otto bere protagonista nagusi moduan hartzen du.

Pelikula ikusteko aukera izan nuen Zinegoak-eko festibalean. Bruce LaBrucek bere estiloa aplikatzen dio filme guztiari, eta gizartearen aurkako kritika soziala atzematen da, batez ere Medearen filmeko irudiak agertzen direnean. Medea, Bruce LaBrucen pertsonan erreflexatuta dagoela esango nuke eta zuzendariak, pertsonaia honen ahotik eta ekintzetatik bere kritika partikularra transmititzen digula. Pelikula orokorrean, oso ona iruditu zait, hasiera batean apur bat astuna egin arren. Aurrera joan ala, keinu dibertigarri eta oso egokiak agertzen dira eta pelikulak ematen dituen birak, hau ulertzeko erraztasunak ematen dizkigu.

Amaitzeko, youtuben aurkitutako bi bideo; lehenengoa Zinegoak zer den azaltzen diguna eta bigarrena Bruce LaBruce-en pelikula berriaren trailer-a:






No hay comentarios: