martes, 3 de febrero de 2009

FAMILIA DESBERDINAK

Azken egunotan albisteak ikusi edo irratia entzun baduzue, izango duzue Andoni eta Matesen berri. Hauek Aita eta semea dira eta familia monoparental bat osatzen dute. Albiste honek berriro ireki du mota honetako familien edota familia "desberdinen" efikaziarekiko eztabaida.

Andoni eta Amets orain dela 7 urte ezagutu zuren Ukraniako orfanatu batean; mutikoak 7 urte besterik ez zituen eta bien arteko harremana nahiko ongi hasi zen. Errenteriara bueltan, Amtesek Euskara apenas bi hilabetetan ikasi zuen eta gaur egun oso pozik bizi da orain bere aita denarekin. Andonirentzako Ametsen galderarik gogorrena, guraso nola dirne gai euren seme-alabak kalean uzteko zan, momentu horretan ezin izan zuen erantzun. Momentu gogorrak pasatu izan dituzte biek baina alkarren ulermena eta konprensioak aurrera jarraitzeko indarra eman die.


Gainera, Andoniren homosexualitateak "ezberdinago" egiten du familia mota hau. Baina hemen dugu adibide argi eta garbi bat nola familia desberdinak pozik bizi izan daitezkeen elakrrekin eta nola ama bako ume bat beste ume baten moduan normalitate guztiarekin has daitekeen.

No hay comentarios: