jueves, 30 de octubre de 2008

LEHEN EGUNA...

Ongi etorri generoari buruzko blog berri honetara.

Hasiera batean blog hau izango denaren deskribapen laburra egin nahi nuke eta denboran zehar honi nolabaiteko forma eman.

Hemen defendatzen den gauza garrantzitsuena, genero edota sexu berdintasuna da. Honetarako albiste eta informazio desberdinak ematea dut helburu. Honetaz aparte, gaiarekin zerikusia duten sareko bideo batzuk eta bestelako gauzak jartzea ere gustatuko litzaidake.

Nire gogoa ez da inor epaitzea edota itsu-itsuan albisteak jartzea, baina bai nire ikuspegitik informazioa edota iritziak ematea. Nahi duen guztiak idatzi dezake eta denen iritzia kontutan hartuko da hemen.

Espero dut nire blog hau gustokoa izatea eta batek baino gehiagok berton parte hartzea, nahiz eta bertan jarritakoarekin desados egon.

Gizarte Hezkuntzako ikasgai batetik egindako blog-a denez, teknologia berriei ere eskeiniko diet sarrera pare bat, gai honi buruz agertzen diren albiste zein klasean egindako proiektu batzuk jarriz.

Sarrera gehienetan musika ezberdina sartzen saiatuko naiz, nire gustuko abestiak batzuk eta beste batzuk gaiarekin ere lotuta daudenak. Gaurkoan, A-ha taldearen Take on me; ez du gaiarekin inongo erlaziorik baina aspalditik gustatu izan zaidan abestia da.