lunes, 2 de febrero de 2009

ZESTA-PUNTAKO EMAKUMEAK

Azken egunotan albiste hau telebsitan entzuna izango zenuten: Bartzelonako "Club Vasconia"-n hamaika neskak jokatzen dute profesional moduan zesta-puntaka. Hauei, afizio moduan daukaten beste hainbeste gehitu behar zaie.

Ideia, Generalitat-ek plazaratu zuen, kirolean bai praktikan zein zuzendaritzan genero berdintasuna egon daiten. Hortik aurrera, talde mixtoak egiten hasi ziren kataluniako talde hartan eta gaur egunerarte, euren artean, bai mutil zein nesken aurka, partiduak jokatu eta konpetizioak egiten dituzte.


Harrigarria da, Katalunia moduko herrialde batean izatea eta ez hemen, Euskal Herrian, hemengo kirol tradizionala baita. Hala ere, iniziatiba han hartu delako plazaratu da albistea baina club-eko zuzendari den, Carlos Pedragosak, argi du Euskal Herrian ere hainbat eta hainbat emakume egongo direla kirol honetara jokatzen dutenak.


Hona hemen berdintasunerako beste pausu bat. Atsegina da gainera honelako neskekin aurkitzea, zer esanak aparte, haiei gustatzen zaien kirolarekin gozatzen baitute.


No hay comentarios: