martes, 25 de noviembre de 2008

GOIZEKO GERTAKIZUNA...

Dakizuen moduan, gaur, Azaroak 25 dituenean, emakumeenganako tratu txarren aurkako egun internazionala dugu.

Asko hitzegin da egun honetaz, estatistika piloa kaleratu dira eta hauetan agertutakoak harrituta uzten gaitu guztioi: ikertu izan diren 117 herrialdetatik, %59-ak ez ditu familiarteko biolentzia erregulatzen duen lege espezifikorik. Espainia mailan, biolentzia mota honen %67-a, emakumeak separatu edota dibortziatu nahi duenean agertzen da; gainera, haurdunaldian, %30-ek zaintzak jaso ordez irainak jasotzen dituzte.
Espainian bizi diren emakumeen %9.6-ak tratu txarrak jaso ditu azken urtean. Hauen artean, atzerritarren artean tratu txarrak gehiago ematen dira Espainiar emakumeen artean baino:
Emakume atzerritarrenganako tratu txarrak% 7
Espainiar emakumeenganako tratu txarrak % 3.5
45-64 urte bitarteko emakumeen artean ere gehiago ematen dira genero tratu xtarrak, hauen atzetik, 30-44 urte bitarteko emakumeak aurkitzen ditugu.
Komunitate autonomoka ikusita, denetan jaitsi da genero tratu txarren portzentaia Asturias, Baleareak, Errioxa, Aragoi eta Murtzian izan ezik.
Azkenik, emakume banatuen artean ere portzentai altuagoa aurkitzen dugu bikotekidearekin bizi direnen artean baino.
Emakume bananduak% 14.9
Bikotekidearekin bizi diren emakumeak % 11.1
Gustatuko litzaidake estatistika gehiago jartzea edota gaiaz hitzegiten jarraitzea, baina gaur nire etxe blokean gertatu denak kezkatuta eta duda serio batekin utzi nau. Gaur goizean etxeetara bidaltzen dituzten egun honetako kartelak jartzera jeitsi gara kolarrera eta 5 minutu geroago kalerako jeitsi naizenean berriro, kartel guztiak apurtuta eta lurretik botata zeuden.
Guzti honek zer pentsa eman dit denboraldi baterako eta ez niri bakarrik. Hala nola, espero dut ni bizi naizen kale eta etxe bloke berdinean bere bikotekidearen aurka indarkeria erabiltzen duen "gizonik" inor ez egotea eta kartelena ume bihurriren baten ekintza izatea; baina Gariren abestiak esaten duen moduan, zoritxarrez, "garaipenik ezta galtzekorik gabe, esperantzara kondenatuak" gaude. Zuek zer uste duzue?
Amaitzeko, emakumeari zuzenduriko poema bat erakutsi nahi dizuet.

TRATU TXARRAK SALATU!



No hay comentarios: