Honek, Kalifornian, ezkontzaren definizioa aldatzea ekarri zuen, "gizon baten eta emakume baten arteko batuketa soilik" izanik. Legearen proposamena egin zenean, hainbat kolektibo eta pertsona mugitu ziren lege honen alde zein kontran; famatuak ere bi taldetan banatu ziren, diru laguntzak emanez eta aldeko zein kontrako bideoak grabatuz.
Azkenean, prop. 8 honek aurrera egin zuen eta bozketetan lege honekin ados zeudenak irabazi zuten % 52.5 ekin, hau da, 5.359.110 botorekin. Datu interesgarri moduan, ez zen inongo boto zuririk egon.
Tristea da ikustea nola EE.BB.-tan, lurralde gazte bat izanik, nola dabiltzan zahartzen atzera pausuak emanez. Hau ere sexu bazterketa moduan hartu beharko genuke, hango populazioko portzentai altu bati eskubide oso garrantzitsu bat kentzen baitie kolektibo bateko parte izateagatik.
Abestia: Katy Perry - Ur so gay
No hay comentarios:
Publicar un comentario