viernes, 30 de enero de 2009

GIZON BATEN IKUSPEGITIK

Gaurkoan bigarren sarrera bat jartzea erabaki dut. Slideshare web orrian power point desberdinak begiratzen egon eta gero, emakumearen gaia jorratzen duen honako hau jartzea erabaki dut. Nire interesa sortu duena, batez ere gizon batek egina izatea da eta gainera irudi eta pare bat esaldirekin gaia oso ondo azaltzen duela. Espero dut zueri ere niri beste gustatzea.



Egilea, slideshare orrian JRCordeiroPPS moduan arpidetuta dagoen gizon bat da. Power point formatuan jaitsi nahi ezkero, honen goiko izenburuan klikatzeaz nahikoa da; musikarekin irudiak ikusteak pena merezi dau.

FACEBOOK


Izenburua irakurtzeaz batera, zuetako gehienek jakingo duzue zertaz ari naizen hizketan, asko eta asko han harpidetuak egongo bait zarete.

Facebook, argazki biltegi eta gizarte sareak dituen web orri bat dugu, Mark Zuckerberg-ek sortua. Hasiera batean Harvard-eko ikasleentzako baino ez zen sortu, egileak bertan ikasten baitzuen eta izena, lehenengo urtean ematen zien argazki liburutik (facebook) dator. Hortik aurrera orrialdea EE.BB., Kanadan eta Britainia Handian zabaldu zen. Azkenik, arrakasta ikusita, facebook-a alemanez, frantsesez eta gazteleraz atera zuten; gaur egun, gaztelerazko bertsioan, Euskeraz ere erabil dezakegu bakoitzak bere facebook-a.

ESKEINTZEN DITUEN ZERBITZUAK

Lagunak

Aspaldi kontaktua galdutako lagunekin aurkitzeko modu bat da edota oraingo lagunekin argazkiak pasatzeko etakomentatzeko.

Taldeak eta orriak

Facebook guztitik interes amankomunak duten jendea batzeko modu bat da. Hauetan gaiarekin zerikusia duten argazki, bideo eta komentarioak jar daitzeke. Taldeetan, eztabaida taldeak ere sortzen dira eta bakoitzak bere arauak ditu.

Horma

Bakoitzak horma bat du eta agregatuta dituen lagunek bertan idaz dezakete. Argazkiak eta bideoak ere jar daitzeke, bakoitzak bere horman zein besteenan.

Argazkiak

Facebook-en arabera:
  • 5 mila milioi argazki daude.
  • 160 Terabyte biltegian.

Facebookek berak ezaba dezake egokiak ez direla uste duen argazkiak.

Datu esanguratsu moduan, esatea facebook Iran, Birmania eta Butan-en debekatuta dagoela.

Guzti hau irakurri eta gero, argi dago facebook tresna oso eraginkorra dela argazkiak biltzeko eta baita lagunekin eta ezagunekin kontaktuan hartzeko. Aparte, entretenigarria egiten da orrialde honek zer esakeintzen duen arakatzea.

Nik ere nire kontua dut orrialdean, norbaitek agregatu nahi banau blog honen gaiaz zein beste gai askotaz hitzegiteko, esate besterik ez du.

Hurrengo sarrerararte!


lunes, 19 de enero de 2009

POEMA BAT...

Denbora da ez dudala blog honetan ezer idatzi, beste zeregin batzutan ibili bait naiz. Gaur ez dut inolako albisterik ezta iritzi pertsonalik emango. Labur-labur, Basilio Sánchez-en poema bat jarriko dizuet, espero gustokoa izatea.


LA MUJER QUE CAMINA -BASILIO SANCHEZ-
La mujer que camina delante de su sombra.
Aquella a quien precede la luz como las aves
a las celebraciones del solsticio.

La que nada ha guardado para sí
salvo su juventud
y la piedra engarzada de las lágrimas.

Aquella que ha extendido su pelo sobre el árbol
que florece en otoño, la que es dócil
a las insinuaciones de sus hojas.

La mujer cuyas manos son las manos de un niño.

La que es visible ahora en el silencio,
la que ofrece sus ojos
al animal oscuro que mira mansamente.

La que ha estado conmigo en el principio,
la mujer que ha trazado
la forma de las cosas con el agua que oculta.